Elorrioko Udala dagoeneko sartu da sare horretan. EAJ eta EA alderdiak, mozioaren aurrean, abstenitu egin ziren baina EAEren aldeko bost botuetik mozioa onartu egin zen.
zinegotzien parte hartzea
Udalbatzak, bestetik, talde politiko eta zinegotziek Udaletik jasotzen duten ordain ekonomikoa aztertu gura duela adierazi zuen osoko bilkuran. Udalak uste du jasotzen duten diruak, parte hartze minimo bat eskatzen duela, eta minimo hori askotan ez dela betetzen. Hori horrela parte hartzea areagotzen ez bada Udalak neurriak hartuko dituela iragarri zuten.