Aramaioko taldea eta Xabi Igoa txapeldun Arabako eskolarteko bertso txapelketan

Usoa Agirre 2010ko mai. 31a, 12:08
Legution jokatu zen zapatuan eskolarteko txapelketako finala, Arabako bertso-eskolen egunaren baitan. Gaztetxoen finalean Aramaioko taldeak irabazi zuen. Gazteen bat-bateko finalean ere aramaioarra izan zen irabazle; Xabi Igoa.

Gaztetxoen finalean hiru bertso-eskola izan ziren nor baino nor, Arabako Kuadrillarteko txapelketako kamisetekin:

  • Beltzez Gasteizko bertso-eskolako gaztetxoak, Maddalen Arrausi, Gorka Arrausi, Ane Olano eta Beñat Olano.
  • Gorriz Aramaioko bertso-eskolako Jon Izaga, Peru Abarrategi eta Peio Arriolabengoa.
  • Berdez etxeko taldea, Legutioko bertso-eskolako 5 neskatok osatutakoa: Uxue Rekalde, Naia Espinosa, Elena Etxabe, Aitziber Lopez, Iraia Etxebarria eta Haizea Vallecillo.

Aramaioko taldeak eskuratu zuen lehen postua, eta eskolarteko Euskal Herriko finalera sailkatu ziren Peru Abarrategi eta Maddalen Arrausi.

Saioa alaia izan zen, eta 60 lagunek beteriko aretoan bertso bikainak entzuteko parada izan zen.

Herri bazkariaren ondoren, gazteen bat-bateko finala

14:30ean herri bazkaria izan zen herriko plazan. Eta bazkariaren ondoren, 17.00etan, gazteen bat-bateko finala. Hauek finalistak:

  • Maialen Saez de Okariz (Gasteiz)
  • Bingen Saiz (Arrizala)
  • Amaia Lasaga (Gasteiz)
  • Uxue Ruiz de Arkaute (Gasteiz)
  • Xabi Igoa (Aramaio),
  • Estitxu Saratxo (Legutio)
  • Edurne Azkarate (Oion)
  • Ainhoa Comas (Amurrio)

Ofizioka zortziko nagusian eta zortziko txikian bina bertso, lau oinak eta hitzari bertso bana kantatu ostean bigarren fasera hiru gazte sailkatu ziren, Arrizalako Bingen Sainz, Aramaioko Xabi Igoa eta Amurrioko Ainhoa Comas. Bina punturi erantzun eta hiruen
arteko kopla saio eder batekin amaitu zituzten lan puntuagarriak.

Txapela Aramaiora joan zen gaztetan ere;  Xabi Igoak jantzi zuen. Bigarren saria Ainhoa Comasentzat izan zen eta biek ordezkatuko dute Araba ekainaren 19an Agurainen ospatuko den Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak