Aramaioko organoa Arabako Nazioarteko organo jaialdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 10a, 15:08
175 urte betetzen ditu aurten Aramaioko San Martin elizan dagoen organoak. Hilaren 15era arte luzatuko den Arabako Nazioarteko Organo Jaialdiaren zirkuituan sartu dute aurten.

Aramaioko San Martin parrokiako organoa Arabako Nazioarteko Organo Jaialdiaren zirkuituan sartu dute aurten. Zikloa oraindik organo historikoak dituzten Arabako herrietan ospatzen da eta, aurreko urteetako agertoki nagusia Arabako Errioxa izan bada ere, aurten, Aramaioko elizan dagoen organoa kontzertuetara batu da. José Benantzi Bilbao organo-jole mundakarrari eman diote Aramaion kontzertua emateko ardura. Organo zikloak ugaritzen ari direla uste du musikariak. "Organo kontzertu piloa dago abuztuan", adierazi du. "Martxan dago Donostiako Musika Hamabostaldia, Bizkaian ere Urdaibaiko Zikloa egiten ari dira. Araban, berriz, Nazioarteko Jaialdia... Organoa entzuteko aukera asko daude".


Aurten 175 urte

Aramaioko organoa 1832. urtekoa da. Aurten, beraz, 175 urte betetzen ditu. Manuel Amezua nafarrak egin zuen. Bere sorreran jarri zizkioten elementu originalekin iritsi da gaur egun arte. Bidean, berriztatze lanak egin dizkiote. Duela zazpi urte izan zen hori. "Eliza egin zutenetik dago hemen organoa", azaldu du Aramaioko abade Emilio Perezek. "17 erregistro eta 900 tutu ditu eta guztiak sasoikoak. Materiala ere ordukoa da, XIX. mende hasierakoa. Berriztu berria dago, on-onean, beraz".

Herriko organo-joleak
Aramaiok organo-jole handiak eman ditu. Sabin Salaberria, Floren Unzueta, Rafael Mendialdua, Jose Antonio Lopez de Bergara eta, nola ez, Vicente Goikoetxea maisua. Egun, Bittor Mendialdua da Aramaioko elizako organo-jole titularra. Berak bete du karguan azken 55 urteotan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak