Aramaioko ondarearen inguruko hitzaldia gaur

Arritxu Barruso 2008ko ots. 1a, 10:15
Aramaioko ondarearen inguruko hitzaldia egingo dute gaur, barikuan, Sastiña ermitan.

Orixolek antolatu  duen argazki erakusketa aitzakia hartuta, Udalak hitzaldia antolatu du Aramaioko ondarearen inguruan. Hitzaldia Sastiñan izango da, gaur, 19:00etan. Hizlariak Periko Uribarrena eta Javier Fernandez izango dira. 1998an Aramaioko inbentario arkeologikoa egin zuten eta horren inguruan egingo dute berba bi arkeologoek.

 
Orixol elkartearen argazki erakusketa, bestetik, zabalik egongo da barikuan 18:30etik 20:30era eta zapatu eta domekan 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak