Aramaioko margo lehiaketa martitzenean

Edu Mendibil 2010ko urr. 9a, 13:20

Aramaioko margo lehiaketaren 19. ekitaldia jokatuko da bihar, martitzena. Izenematea 9etatik 11ak bitartean egin beharko da. Irabazleak 700 euro jasoko ditu. Parte hartzaileei bazkaria emango zaie 14:30ean.

Nahi duten guztiek parte har dezakete martitzeneko lehiaketan. Margozaleek "Aramaio eta bere ingurua" jorratuko beharko dute haien lanetan. Epaimahaiak 18:30ean emango du erabakia jakitera eta hiru sari banatuko dituzte: irabazleak, esan bezala, 700 euro jasoko ditu; bigarrenak 500 euro; hirugarrenak 400; eta, azkenik, herriko onenarendako 150 euroko saria izango da.

16 urtetik beherakoen artean, berriz, lehen hirurek, hurrenez hurren, 150 euro, 100 euro eta 50 euroko erosketa bonoa jasoko dute pintura materiala erosi ahal izateko. Esan bezala, partaide guztiendako bazkaria izango da martitzenean Aramaion, 14:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak