Aramaioko II. Mendi Bizikletako sari nagusia

Maider Arregi 2009ko otsailaren 24a

Maiatzaren 3an ospatuko da Aramaioko mendi bizikletako Open saria -Euskaldiko BTT zentroak-. Aurtengo zirkuituaren irteera eta helmuga Arriola auzoan kokatuko da. Izena ematea, sari banaketa eta dutxak, Ibarrako frontoian egongo dira.

Dagoeneko, behin-behineko zirkuitua markatuta dago. Leku batzuetan aldaketa txiki batzuk izango dira (500m inguru falta dira markatzeko).
Zirkuituaren norabidea: ezkerretik eskumara  argazkian duzue ikusgai (erlojuaren orratzen erara). Lasterketa ikusteko leku onak hauek izango dira: Arrikoitxi inguruan, Arriolako meta inguruan, Olabe aldien,...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak