Aramaioko gaztetxoek Skalariak taldearen Nere Herri, Etzakiten Zergaitik Ez eta Itoizen Marea Gora kantak abestuko dituzte. Lehenengo taldeak 16:30ean egingo du bere ikuskizuna, eta beste biek 17:15etik aurrera. Gaztetxoak dantzan eta kantuan ikusi nahi dituztenek Amaia Antzokiara joan besterik ez dute egin behar.
Azaroaren 27an hasiko dira Goitbn grabatutako saioak emititzen; martitzen eta eguenetan izango da hori. Bertan ikusi ahal izango dugu ibarreko gaztetxoek kanturako daukaten trebetasuna .