Aramaioko Argindar Banatzaileak langile bat behar du

Arritxu Barruso 2009ko otsailaren 18a

Aramaioko Argindar Banatzailea S.A. enpresak administrazio orokorrerako teknikaria behar du jardunaldia erdirako. Lanpostua bete ahal izateko honakoa eskatzen da: sistema ofimatikoak eta azpiegitura teknologikoak erabiltzeko gaitasuna, legeen eta zergen obligazioak betetzeko beharrezko ezagutza eta negoziazio tekniken ezagutza, besteak beste.

Horretaz gain, enpresak kontutan izango du euskara maila ona eta antzeko lanetan esperientzia izatea. Perfilaren araberako kontratua izango da eta ordutegiak eta egutegia malguak izango dira. Curriculumak martxoaren 9a baino lehen aurkeztu behar dira Udal bulegoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak