Aramaioko argazki lehiaketa

Maider Arregi 2007ko urr. 19a, 14:45

Aramaioko Udalak deitu du lehiaketa. Urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira argazkiak eta Aramaiokoak izan beharko dute.

 

Baldintzak

1. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango ditu, bakoitzari izenburua eta atera zeneko data jarriz.

2. Argazkiak koloretakoak zein txuri-beltzekoak izan daitezke, eta neurria 18x24 izango da, gutxienez.

3. Gutunazal batean aurkeztu beharko da argazki bakoitza, kanpoan argazkiaren izenburua jarriz eta atera zeneko data. Barruan, gutunazal txiki batean izenburu bera eta barruan egilearen datuak sartu beharko dira.

Sariak

Irabazle nagusi bat aukeratuko da: 200 euro

Horretaz gain, kategoria hauetan argazki bat sarituko da:

  • Negua islatzen duen onena: 100 euro
  • Udaberria islatzen duen onena: 100 euro
  • Uda islatzen duen onena: 100 euro
  • Udazkena islatzen duen onena: 100 euro

Epea

Urriaren 31a baino lehen, udaletxean edo kultura etxean.

Oharra: Lehiaketara aurkezten diren argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta aurrerantzean aterako dituen egutegi, foileto eta abarretan erabiliko ditu, beti ere, egilearen izena jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak