Aramaiok "herri lasai eta rurala" izaten jarraitzea nahi du Udalak

Arritxu Barruso 2009ko ekainaren 18a

Udal Gobernua ez zegoen ados STOA enpresak urtearen hasieran aurkeztutako Plan Orokorreko aurreproiektuarekin, ez zetorrelako euren helburuekin bat. Hori horrela, Plan Orokorrerako Aholku Kontseilua sortu zuen, eta kontseilu horrek herritarrek hasierako aurreproiektu horri egindako proposamenak jaso ditu. Auzoetako bizilagunekin bilerak egin zituzten Udaleko ordezkariek. Orain, auzoetan jasotako informazioarekin eta Aholku Kontseiluak jasotako proposamenekin Plan Orokorraren irizpideak eta helburuak zehaztu dituen txostena egin dute.

Joan den astean egindako ezohiko osoko bilkuran, udalbatzak aho batez onartu zuen txostena, eta orain, Plan Orokorra lantzen diharduen enpresari helaraziko diote.
Udalak Aramaio "herri rural eta lasaia" izaten jarraitzea nahi du eta txostenean jasotzen da ezingo direla 100 etxebizitza berri baino gehiago eraiki. Auzoei dagokienez, berriz, erabaki dute ahalik eta gehienak landagune moduan mantendu nahi dituztela, etxebizitza gehiegi eraiki ez daitezen.


Plan Orokorrean jaso behar diren zenbait proiektu ere zehaztu dituzte txostenean: zaharren egoitza,  suhiltzaile-etxea, parke berri bat, araztegia edo district heating azpiegitura. Azken horrek posible egingo du egurra erreta lortutako energia herri guztian zehar banatzea.

Plan Orokorrean jasoko diren zenbait proiektu

Edateko ur depositua   
Hondakin-uren araztegia
Errepide berriak
Parkea
Suhiltzaile-etxea
Zaharren egoitza (erresidentzia)
Eskola eremuaren zabaltzea
'District heating' azpiegitura
Gasa sortze azpiegiturak
Ur-jausiendako azpiegiturak
Heliportua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak