Aramaioarrek, nekatuta baina umorea soberan, mozorroak prest dituzte gaurko

Iker Barandiaran 2010ko uzt. 5a, 12:15
Gustura daude aramaioarrak. Nekatuta, baina gustura. Egubakoitz arratsaldean txupinazoa euriarekin bota behar izan zuten arren, baserritarrak (txupinazoaren aurtengo omenduak) hunkituta eta umeak jaurtitako globoekin pozarren egon ziren. Horren ostean, hiru kalejira irten ziren plazatik eta bazter guztiak alaitu zituzten gauera arte.

Papargorriko emanaldiak harrera oso ona;  eta Anger, Never Surrender eta Goseren kontzertuek arrakasta erdietsi zuten, adin eta jatorri askotako jendetzak bete zuen-eta txosnagunea. 

Zapatua, umeekin hasi

Biharamuna bixamonarekin hasi zuten herritarrek eta umeek hartu zieten aurrea. Tortilla txapelketa Sara eta Jati gaztetxoek irabazi zuten. Ordu berean, Kulkik ekarritako jolas tradizionalekin ume mordo batek jolastu zuten, euri tantei ere bizkarra emanez.
Karta jokoei dagokienez, musean Jabier Uribarren eta Benito Abarrategi txapeldun; eta briskan Mari Arriaran eta Matilde Unda. Eguna bukatzeko, Txirritolinpiada jendetsuak eta Bentazaharreko mutiko alaien kantutegi parte-hartzailea.

Domeka harri-zulatzaileen ikuskizunak eta Leintzeko bertsolari eta saltseroen Gaur Yogur ikuskizunak itxi zuten.

Gaur, mozorroen eguna da eta herri afariko txartel guztiak salduta daude. "Mozorrotu barik ez etorri", diozkue, "nabarmen geldituko zarete-eta".  

Oztopoak oztopo, jende asko hurbildu da

Domeka iluntzean Udaleko Kultura zinegotzi Ainara Inunziagarekin izan ginen balorazioa jasotzeko. Inunziagak nabarmendu zuen: "Bidea itxita 155 egun daramagun arren, uste baino jende gehiago etorri da gurera". Horrez gain, azpimarratu zuen eguraldiak tarteka kalte egin badie ere, jendeak asko parte hartu duela jaietan. Ekintza arrakastatsuenen artean, barikuko rock kontzertuak, Bentazaharreko Mutiko Alaien emanaldia, Txirritolinpiadak eta kalejirak nabarmendu ditu zinegotziak.

Aramaioko jaiak 2010Aramaioko jaiak 2010

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak