Alde batetik Biltzar Nagusietan Asier Agirre alkatearen azalpenak entzuteko eskaera egin zuen talde mistoak. Bestetik, Aramaio Zainduz elkarteak esateko dituenak ere entzuteko eskaera egin zuen.
Biak bota zituzten atzera. Sozialisten, popularren eta jeltzaleen aurkako botoekin bota zituzten atzera bi eskaerok.
Aramaioko alkate Asier Agirrek lotsagarritzat jo du hiru alderdi horien jarrera.