Aramaioarrak garaile, koadrila arteko bertso txapelketa finalerdian

Iker Barandiaran 2010ko api. 11a, 23:50
Gaur, domeka, Arabako koadrila arteko txapelketako lehen finalerdia jokatu dute Zigoitiko aretoan. Aramaioko taldea eta Gasteizko Kakiturri-Ehari lehiatu dira, eta aramaioarrak nagusitu dira.

Aramaioko taldetik, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Iker Agirre eta Xabi Igoa; eta Gasteiztik, Ricardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Felipe Zelaieta. Gai jartzaile, berriz, Lierni Altuna aritu da.

Giroa bero-bero egon da eta apustuak aramaioarren alde; are gehiago, entzuleak alde izan dituzte. Eta aurreikuspenak bete egin dira.

Puntuzioa altuagoa

Aramaiok 581,5 puntu eskuratu ditu eta Kakiturri-Eharik 568,5. Maila onean ibili dira bi taldeak, baina aramaioarrak nagusitu dira. Horretan zeresana izan dute, adibidez, Manex Agirreren bertso batzuek –euskararen normalizazioaren inguruan- eta baita Andere Arriolabengoaren zenbait altxorrek ere. Gustura geratu dira parte-hartzaile eta entzuleak. Hurrengo hitzordua hilaren 18an izango da Araiako Andra Mari aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak