08:50ean iritsi zen Korrika Duranara. Bertan, Aramaioko Udalak kilometro bat zeukan erosita eta kilometro hori egitera joan zen aramaioar talde bat. 15 lagun inguru elkartu ziren eta guztiak batera joan ziren Duranara. Udalak erositako kilometroan zehar testigua aldatuz joan ziren, Korrikako antolatzaileak hori egitera animatu zituzten-eta; tartean Asier Agirre alkateak ere hartu zuen testigua. Euskararen aldeko korrikaldia egin ostean pozik itzuli ziren Aramaiora.