Aramaio Zainduz elkarteak izarrak ezagutzeko ikastaroa antolatu du

Arritxu Barruso 2008ko mai. 26a, 19:23
Aramaio Zainduz elkarteak izarrak ezagutzeko tailerra antolatu du. Elkarte hau Zuiña, Untzilla, Azkoaga eta Zabolako auzotarrek osatzen dute; Abiadura Handiko Trenak euren auzoetan izango duen eragina txikitzeko asmoarekin sortu zen. Dirua apur bat batzeko antolatu dute izarrak ezagutzeko tailerra.

Elkarteko kideek kuota bat ordaintzen dute hilero, baina hori ez da nahikoa. Horregatik, dirua batzeko asmoz, oraingoan izarrak ezagutzeko tailerra antolatu dute. Bi irteera egingo dituzte; lehenengoa ekainaren 6an eta bigarrena irailaren 26an. Jesus Arregi Euskal Herriko Unibertsitateko fisikako irakasleak izango dute gidari irteera horietan.

Bi irteera hauek egiteko 30 euro ordaindu beharko dira. Baina izango da oparirik ere; ikastaroan parte hartzen dutenei planisferio bat emango zaie, urte guztian zehar izarrak ikusi eta aztertu ahal izateko. Etxe beretik pertsona bat baino gehiago joaten bada, gainera, denek ez dituzte 30 euro ordaindu beharko. Planisferi bakarra emango da familia bakoitzeko. Horregatik pertsona bakarrak ordaindu beharko ditu 30 euro, gainontzekoek 15 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko. Aramaio Zainduz elkarteak Euskadiko Kutxan daukan kontuan egin beharko da ordainketa.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak