Aramaio nagusi Zuia-Gorbeialdeko bigarren saioan

Maider Arregi 2010ko mar. 8a, 13:50

Zapatuan, martxoaren 6an, jokatu zuen Aramaiok Arabako koadrilen arteko txapelketako bigarren saioa. Elosuko bertsolarien aurka neurtu zituen indarrak Aramaiok.

Elosuko elizaren goiko aretoan,  afaldu ostean,  Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen saioa. Lehiaketa honen oinarria bertso idatziak dira eta taldean kantatzen dira. Talde bakoitzak bere herria du gaitzat. Kanpezu, Bertsoaren Saltsan eta Maeztu aritu ziren kantari. Azken bi hauek pasatu ziren finalerdietara.

Ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Aurreko saioaren irabazleak, Aramaiokoak, gorriz jantzita: Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Xabier Igoa eta Iker Agirre. Etxekoak, Elosu-Iturrigorrikoak, berdez: Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal, Estitxu Saratxo eta Elyem Chej.

Bi herrietako bertsolariak primeran aritu ziren, eta bertsozaleek txaloka eskertu zieten. Azkenean,  Aramaio nagusitu zen eta finalerdietara pasatuko da. Bertsolarien eskutik bertsozaleok gau alaia eta polita pasa zuten. Ehun lagun inguru elkartu ziren antolatzaileen gozamenerako.

Datorren barikuan, martxoak 12, Izarrako Frontoia tabernan Izarrako bertso-eskola Elosuko Iturrigorriren kontra arituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak