Lau habe izango ditu guztira erreka gurutzatuko duen zubiak. Horietan lehena eta handiena zen lehengo egunean kamioiak zekarrena. Apurtuta geratu zen eta, beraz, berri bat egin beharko dute; aurrekoa Zaragozan egin zuten.
Aramaioko udal ordezkariek ez dakite oraindik gertaera honek lanetan atzerapenik eragingo duen edo ez, hau da, agintariek esan moduan Gabonetarako errepidea atzera ere zabalik egongo den edo ez argitzen.
Arabako Foru Aldundian ez digute baieztatu habe hori lan horietarako zenik ere; eta Adifekin harremanetan jartzen saiatu bagara ere, ez dugu lortu eurekin hitz egitea.