Aramaioarrek gainera, badute bertakoa den euskal dantza: txakolin dantza, hain justu ere. Horixe izan da aurten erakustaldia Aramaion egitearen arrazoietako bat. Arabako herri askotako dantza taldeak etorriko dira eta, nola ez, Aramaioko Lagun Artea dantza taldeak ere hartuko du parte. Anfitrio lanak ederki egin behar dituzte gainera; adin ezberdinetako hiru talde osatu dituzte eta azken 50 urteetan dantza taldean ibili diren aramaioarrak batzea eta erakustaldian parte hartzea lortu dute.
18:00etan kalejira egingo dute Ibarrako kaleetan zehar eta erakustaldia 18:30ean egingo dute herriko plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu kiroldegian egingo dute erakustaldia.