Arabako Foru Aldundiak pasa den astean publiko egindako prentsa ohar baten arabera, badirudi, azkenean ere %95ean mantenduko dela udalei emango dien diru-laguntza. Gainera, datozen urteetarako bermatuta geratuko da udalek ez diotela Arabako Aldundiari dirurik bueltatu beharko. Diputazioak publiko egindako prentsa oharrak honakoa dio: "Dirubilketak izandako beherakada eta gero, herri arabarrek dirua itzuli beharra ez izatea lortu du Aldundiak. Gainera, urtetik urtera Toki Erakundeen Finantziazio Fondoaren %95 bermatuko zaie".
Aramaioko Udalarekin harremanetan ipinita, azaldu digute oraindik ere ez dutela Foru Aldunditik onartutako neurri berri horren gaineko jakinarazpenik jaso.