Apirilaren 14an epaituko dute Aramaioko alkatea

Mireia Bikuña 2010eko martxoaren 31

Aramaioko alkate Asier Agirre apirilaren 14an epaituko dute Gasteizko Lurralde Auzitegian, 09:30ean. Fiskaltzaren arabera, epaitu egingo dute 2007ko irailaren 28an, 29an eta 30ean AHTren gaineko "legez kanpoko" galdeketa egiteagatik.

Agirreri epaiketaz zer espero duen galdetuta, zera esan digu: "Ez dakit; epaiketa nola doan ikusi beharko dugu".

Salaketa

2008ko apirilean Estatuko Fiskaltzak Aramaioko alkatearen kontrako salaketa ipini zuen AHTren gaineko galdeketa egitearren. Fiskaltzaren hitzetan, alkateak debekuari "muzin egin" eta "galdeketa egitea erabaki" zuen; eta "prebarikazioa, aginte judizialari desobedientzia eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea" egotzi zizkion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak