Maskañoko iturria era konpondu nahi zuten, baina, horretarako ere ez zen denborarik izan.
Aramaioko ondarea berreskuratzen jarraitzeko bigarren deialdia egin dute zapatu honetarako. Oraingoan asmoa da Andramari ermitako eskailerak konpontzen amaitzea eta Sastiña ermitatik Ametzura doan bidea garbitzea eta txukuntzea.
Pasa den zapatuan moduan, honetan ere 09:00etan elkartuko dira herriko plazan eta norberak bere aitzurra eramatea komeni da.