Andere Arriolabengoa, Xabi Igoa eta Iker Agirre, aste bukaerako kanporaketetan

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 27a

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak jokatuko dituzte aste bukaeran. Hain zuzen, gaur Oionen eta bihar Zalduondon. Aramaioko hiru bertsolari lehiatuko dira txapelketan: Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa gaurko kanporaketan lehiatuko dira eta Iker Agirre biharkoan.

Kanporaketan bakoitzean puntu gehien batzen dituzten bi bertsolariak sailkatuko dira zuzenean apirilaren 4ko finalerako. Beste finalistak kanporaketa guztietako puntuaketen arabera aukeratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak