'Anboto' argazkiak irabazi du aurtengo lehiaketa

Arritxu Barruso 2009ko aza. 27a, 11:14
Aramaioko Udalak urtero antolatzen duen argazki lehiaketako irabazleen izenak eman ditu aste honetan; guztira, bost sari banatu dituzte. Sari nagusia Jose Angel Isasik irabazi du (200 euro) Anboto argazkiarekin.

Horrez gain, urtaro bakoitzeko argazki onenaren saria ere banatu dute: udazkeneko saria Mari Carmen Carridok irabazi du, udakoa Goiatz Burgik, negukoa Itsaso Lopez de Bergarak eta udaberrikoa Igor Aiastuik. Azken lau horiek 100 euroko saria jaso dute.

'Anboto'

Jose Angel Isasi lehiaketara aurkezten den lehenengo aldia da; argazkilaritzarako zaletasuna dauka eta argi zeukan lortu nahi zuena: "Anboto antzean azalduta argazki polita atera nahi nuen eta harizti horrekin topo egin nuen. Haritz amerikarrak dira eta udazkenean oso politak egoten dira", dio irabazleak.

Parte-hartze handia

Argazki lehiaketako arduradunak pozik daude aurten lortutako erantzunarekin. Sekula baino argazki gehiago aurkeztu dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak