Ametzuko bidea eta Matxinkale itxita daude lur-jausi baten ondorioz

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 6a, 16:38
Lur-jausia atzo gauean gertatu zen. Asier Agirre alkateak neurriak exijituko ditu astelehenean bertan Arabako Foru Aldundian.

Atertu du eta eguraldi egonkorragoa izan dugu, baina Aramaion arazoak dituzte. Uneotan bi errepide moztuta daude lur-jausi batengatik. Ametzuko bidea eta Matxinkale daude itxita goizaldeko 6etatik.

Lur-jausia atzo gauean, eguena, gertatu zen. Asier Agirre Aramaioko alkateak esan digunez egoera aspalditik da kezkagarria gune horietan, egoera oso kaskarrean daude, eta astelehenean bertan Arabako Foru Aldundira joango da konponketa lanak egiteko dirulaguntzak eskatzera.

Agirrek kalkulatzen du 200 kamioikada lur mugitu direla eta lur-jausia oraindik ere goitik behera mugitzen dagoela ziurtatu du. Ez daki bi errepideak noiz zabalduko dituzte atzera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak