Alkatearen kontrako epaiketaren aurkako mozioa onartu du udalbatzak

Arritxu Barruso 2009ko abe. 3a, 14:19
Dagoeneko jarri diote data Abiadura Handiko Trenaren gaineko galdeketa egitearren Asier Agirre alkatearen kontrako epaiketari. Urtarrilaren 13an izango da, Gasteizko Justizia jauregian. Alkateak orain dela bi aste egin zuen publiko eguna Goiena Telebistako 'Goiena magazinea' saioan. Fiskaltzak bederatzi urtean Asier Agirre gaitasunik gabe uztea eskatu du.Azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran Udal Gobernuko ordezkariek Agirreren aurkako epaiketaren kontrako mozioa aurkeztu zuten.

Idatzian akusazioa eta zigor eskaera erretiratzea eskatzen zaio fiskaltzari, prozedura judiziala erabat "bidegabea" delako. Gaineratzen dute Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura handien kasuan beharrezkoa ikusten dutela herritarren iritzia kontua hartzea eta "erabakigunea herritarrei zabaltzea". Mozioa Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udaletara helaraziko dute eta Arabako Auzitegi Probintzialari ere onartutakoaren berri emango diote.
Mozioak eztabaida sortu zuen osoko bilkuran, baina Udal Gobernuak ez zuen oposizioaren babesik jaso; bilkuran izan ziren EAJko bi zinegotziak (Juan Miguel Loiti eta Angel Diaz de Zerio) eta EAko zinegotziak (Andres Osinaga) abstenitu egin ziren.

Emakumeenganako indarkeriarekin kontrako mozioa

Aurrekoa, baina, ez zen izan osoko bilkuran aurkeztu zen mozio bakarra. Arazoaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna izanda, herritar batek aurkeztutako "biolentzia matxistaren" aurkako testua eraman zuten bilkurara. Udal Gobernuko kideek aldeko botoa eman zuten, eta baita EAko zinegotziak ere; EAJkoak, horretan ere, abstenitu egin ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak