Aldaketekin, baina giro onean ospatu zuten Jubilatuen Eguna

Miren Arregi Amasorrain 2009ko aza. 2a, 11:55
Jubilatuen Eguna egun handia izan ohi da Aramaion, eta aurten ez da gutxiagorako izan, nahiz eta aurreko urteekin alderatuz izan diren aldaketak, eta ez onerako hain zuzen. Izan ere, otsoen erasoen arazoa dela-eta, Aramaioko baserritarrek bat egin dute UAGA sindikatuak eta Sergal abeltzainen kooperatibak Arabako ganadu azokak boikoteatzeko egin duten deialdiarekin. Hala, ganadurik ezean, herrian igarri egin dute.

Guztira zapatu goizeko ferian 45 bat postu ipini zituzten, horietatik 14 Aramaioko herritarrek; aramaioarrek ortuko produktu ekologikoak, eztia, perretxiko postuak eta artisau eran egindako bitxiak ipini zituzten, besteak beste. Halakoetan ohikoa den moduan, giroa alaitzeko trikitilariak, txistulari zein dantzariak aritu ziren kaleetan.

Adin eta gustu guztietako jendeak hartu zuen parte jaian, baina, ezin ahaztu, jai egun horretako protagonistak: jubilatuak, alegia. Horiek bazkaria egin zuten feriaren ostean eta ondoren, urtero moduan, Benidormera bidaia bat zozketatu zuten erretiratuen artean. Hori, Aratz Aranak irabazi zuen.

Udala sindikatuekin bat

Duela hiru urte ekin zioten Aramaioko jubilatuen egunean ganadu postuak ipintzeari; aurten, baina, udalak bat egin du UAGA etaSergal-en eskaerarekin eta hori horrela, ez da animaliarik egon azokan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak