Albina urtegiko ur-maila jaitsi egin dute mantentze lanak egiteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abuztuaren 13a

Aramaioko Albina urtegira joateko aukera izan dutenak konturako ziren urtegiaren ur-maila asko jaitsi dela azkenaldian. Urtegiaren ardura duen AMVISA enpresako zuzendaritzak azaldu digu mantentze lanen ondorioz dagoela urtegia dagoen moduan. Urtegiaren %50 dago beteta, 2,6 hektometro kubiko inguru.

Adierazi digute ur-maila bi metro inguru jaitsi behar izan dutela mantentze lanak egiteko. Azpialdean dauden balbula batzuk aldatu behar dituzte; izan ere, urtegia egin zenekoak dira, 1946koak. Hala, urpekariak sartu behar direnez, ur-maila jaitsi egin dute; baina, behin lanak amaitutakoan, irail edo urria inguruan, Albinak betiko ur-maila errekuperatuko duela esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak