Elizondora irteera egin berri dute, baina, Alaiak elkarteko erretiratuak dagoeneko hurrengo txangora begira daude. Urriaren 27an Gernikara joango dira.
Gernikako azoka
Gernikan, urriaren azkeneko astelehenean, urtero egiten duten azoka ospatuko dute urriaren 27an. Alaiak elkartekoek, beraz, azoka ikusteko aukera izango dute; ganadua ikusi, barazkiak erosi eta taloa eta txorizoa jan. Azoka bisitatu ostean Oletara joango dira eta bertan bazkalduko dute. Erretiratuak irteeran parte hartzera animatu nahi dituzte Alaiak elkartekoek, oso ondo pasatuko dutela-eta.
Elkarteak jakinarazi du, baina, txangora joaten ez direnei ez zaiela dirua bueltatuko.