Aitor Aranaren omenezko XII. mendi ibilaldia

Maider Arregi 2008ko ira. 15a, 19:00
Hilaren 27an, zapatuan, egingo da Aitor Aranaren omenezko mendi ibilaldia. Irteera goizeko 08:00etan kiroldegitik izango da. Iraupena: 6-8 ordu. Izena ematea 07:30ean zabalduko da eta inskripzioa 7 euroko da.

Ibilbidea: IBARRA - SAN ADRIAN - KURTZETA - ZUBERO ALBINA - MIRUGAIN - MARIXEKA - ORIXOL - KASATXO - IBARRA

Arautegia

1go. art. Mendi ibilaldi hau datorren 2008ko irailaren 27an ospatuko da. Irteera Aramaioko kiroldegian goizeko 8etan izango da.

2. art. Ibilaldiaren iraupena 6 - 8 ordu bitartekoa izango da, ez delarik inongo sailkapenik finkatuko.

3. art. Ibilaldia oso-osorik egiten duten partehartzaileek diploma bana jasoko dute.

4. art. 4. kontrola arratsaldeko 5etan itxiko da.

5. art. Talde antolatzaileak janari-edariak banatuko ditu Zubero, Marixeka eta Kasatxo puntuetan. Horrez gain mendizale bakoitzak hornitu beharko du bere burua. Bestalde, bukaeran dutxatzeko aukera izango da (kiroldegian).

6. art. ORIXOL M.E.-ak ez ditu bere gain hartuko ez istripuak, ez partehartzaileen prestakuntza ezagatik sortutako ondorioak, ez eta antolaketa honekin zer ikusirik ez duen edozein gertakizunen erantzukizunik.

7. art. Parte-hartzaile bakoitzak 7 euro ordainduko ditu irteeran (18 urtetik beherakoek dohain).

Antolatzailea: ORIXOL M.E.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak