AHTren kontrako kanpaldia abuztuaren 5era arte

Miren Arregi Amasorrain 2007ko uztailaren 27a

Gaur, uztailak 27, hasi eta abuztuaren 5era arte egingo dute kanpaldia Aramaion. Besteak beste ibilaldiak, hitzaldiak, edota kontzertuak antolatu dituzte.

Gaur bertan emango zaio hasiera AHTren aurkako kanpaldiari Aramaion. Herri desberdinetako jendea elkartuko da Abiadura Handiko Trenak ingurugiroan eragingo dituen kalteei erantzun bat emateko. 

19:00etan Bertso poteoa hasiko da Iker Agirre, Manex Agirre, Jokin Labayen eta Ander Solozabal bertsolarien eskutik.

22:30etan kanpaldiko asanblada ospatuko da.

Gainontzeko egunetarako ere programazio indartsua prestatu dute antolatzaileek: Hitzaldiak, manifestazioak, mendi martxak, ibilaldiak, antzerkiak, tailerrak, ikuskizunak eta abar.

Abuztuaren 5ean, kanpaldiaren azken egunean, Aramaioko udaletxeko plazan egingo dute parte hartzaileek kanpaldiaren balorazio  batzarra.

Kontzertu ugari

Kontzertuak eta musika talde desberdinen doinuak entzuteko aukera ere egongo da egunotan Aramaion. Hala nola, datorren astelehenean, hilaren 30ean, Sociedad Corrupta, Paralisis Cerebral, Pesticida eta Extorsión taldeek joko dute, asteazkenean Volando Boys taldearen txanda izango da eta ostiralean, abuztuaren 3an hain zuzen ere, Kagando Blando, Asto Pitoak eta Mal de Ojo izango dira entzungai.

AHTren aurkako kanpaldia topagune autoorganizatua izango da, eta beraz, bertan biltzen direnen artean txandakatuko dira mantenimendu lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak