Plaza ondoko biribilgunean 10:00etan hasita, AHTko lanen eragina ikusteko mendi ibilaldia izango da; obretaraino hurbilduko dira. Eta 14:00etan bazkaria izango da eskolako jangelan. Txartelak Aramaioko tabernetan eskuragarri daude, 12 eurotan.
Bazkalostean, bideo emanaldiak, trikitilariak eta bertsolariak izango dira, giroa alaitzeko. 18:00etarako poteoa iragarrita dago, plazan hasita, eta amaitzeko, 20:00 aldera, kontzertua izango da eskola azpian, Gorroto eta Alta Tension taldeekin eta erromeria talde batekin.