AHTren kontrako aste bukaera

Arritxu Barruso 2008ko apirilaren 14a

Gasteizko Asanbladak antolatuta bizikleta martxa egingo dute. Zapatu arratsaldean Aramaiora iritsiko dira. Ekitaldi urgari antolatu dituzte Aramaion zapatu arratsalde eta gauerako.

Abiadura Handiko Trenaren kontrako aste bukaera antolatu du Gasteizko Gazte Asanbladak. Bariku arratsaldean Gasteiztik irten eta mendiko bizikletekin trena igaroko den herrietatik pasatuko dira. Udalerri horietan ekitaldi bereziak egingo dituzte.

 

Barikua, apirilak 18: Gasteiz-Urbina-Leintz Gatzaga

Zapatua, apirilak 19: Marin-San Adrian-Zabola-Ibarra

 

Zapatuan 18:30ean aramaioarrak Gasteiztik datozenekin elkartuko dira Zabolan. Aramaioko alkateak tranak izango duen eraginaren inguruko azalpenak emango ditu. Guztiak elkarrekin, gero, bizikletan Ibarrara jaitsiko dira.

 

Gauean herri afaria egingo dute eskolako jangelan. Txartelak 5 euro balio dute eta salgai daude herriko hiru tabernetan. Txartelak erosteko azken eguna osteguna da. 23:00etan kontzertuak egongo dira eskolako aterpean Espolio eta Musikherri Araba taldeen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak