EAJk, berriz, kontra bozkatu zuen. Mertxe Mondragon alkateak argitu duenez, "ikusi genuen ez dela nahastu behar bata bestearekin. Hau da, hauteskundeetan nahiko nahaste-borraste izaten da, etxera paper mordoa iristen zaigu… ez zitzaigun aproposa iruditu biak nahastea. Dena den, gu data horrekin konforme egon ez arren, taldean halaxe atera zen eta guk onartu egingo dugu".
Herri galdeketa maiatzaren 27an egitearen aldekoek, berriz, pozik hartu dute erabakia: "Uste dugu oso inportantea dela egun horretan egitea, jende guztia handik pasako delako. Hori aprobetxatu egin behar dela uste dugu, galdeketa ahalik eta partehartzaileena izan dadin".
Herri galdeketaren gaineko xehetasunei dagokienez, berriz, laster zehaztuko dituzte.