Maiatzaren 27an egin behar zuten herri galdeketa, eta hura atzera botatzeko Espainiako Gobernuko ordezkari Paulino Luesmak erabilitako argudio legalak ekidin nahi dituzte galdeketa berriarekin.
Irailaren bukaeran egingo dute inkesta eta Asier Agirre alkateak azaldu digunez bi egunen barruan egitea da helburua. Inkestaren formatua zehazteke dago oraindik.