AHTren gaineko galdeketa egin izanagatik, deklarazioa hartu diote alkateari

Goiatz Arana Begiristain 2008ko api. 21a, 17:38
Gasteizko Justizia Jauregian deklaratu du Asier Agirrek, iazko urteko irailaren 28an, 29an eta 30ean AHTren gaineko galdeketa egin izanagatik herrian.

Fiskaltzaren arabera, legez kanpoko erreferenduma egin zuten Aramaion, horretarako, udal azpiegiturak erabilita. Horrelako galdeketa egiteko Espainiako Estatuko Gobernuaren baimena beharrezkoa dela dio Fiskaltzak. Prebarikazioa, aginte judizialari desobedientzia eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkio Fiskaltzak Asier Agirreri.

Gaur, astelehena, 10:00etan, zuen hitzordua Gasteizko Justizia Jauregian, eta bi orduz deklaratu du, Iñigo Iruin abokatuarekin. Segidan, deklarazioa hartu diote garai hartan udaleko idazkaria zen Txaro Saenz de Viteriri ere.

Irteeran, Aramaioko alkateak esan du oso galdeketa zorrotza izan dela Espainiako Estatuko Fiskaltzarena. Bere ustez, EAEren kontrako neurri bat gehiago da hau. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak