AHTaren inkesta datorren aste bukaeran

Arritxu Barruso 2007ko irailaren 25a

Aramaioko Udalak irailaren 28tik 30era bitartean egingo du Abiadura Handiko Trenaren inguruko inkesta. Asier Agirre alkateak adierazi du inkestak ez duela inolako legezko baliorik izango.

Galdeketa, gainera, ez da Aramaioko tramuari buruz bakarrik izango. "Gauza ez da jendeak AHTk Aramaion bertan izango duen inpaktuaz bozkatzea; hau da, AHTren proiektua osotasunean hartuta eman beharko dute herritarrek iritzia. Ez du balio esateak, adibidez, AHT Aramaiorako ez, baina Euskal Herrirako bai", azaldu du Asier Agirre alkateak.

Datorren egubakoitzean, irailaren 28an, hautestontzi bat jarriko dute udaletxean, asteburuan bozkatu ezin dutenentzat. Zapatuan, gero, auzo alkateak aukeratzeko auzoetan egingo diren hauteskundeak aprobetxatuz, beste hautestontzi bat jarriko dute inkestari erantzun ahal izateko. Domekan ere, udaletxean botoa emateko aukera izango dute aramaioarrek. Gogoratu inkestan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa dela Aramaion erroldatuta egotea. 

Galdera bakarra izango da: jendeak proiektuaren alde edo kontra dagoen erantzun beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak