AHT Gelditu Elkarlanak argazki rallya antolatu du zapaturako Aramaion

Arritxu Barruso 2008ko urr. 15a, 20:05

Zabolan Abiadura Handiko Trenaren lanek aurrera jarraitzen dute. AHT Gelditu Elkarlaneko kideek uste dute txikizio bat egiten ari direla eta hori salatzeko argazki rallya antolatu dute zapaturako Aramaion.

"Lanak aurrera doaz eta kalte handiak egiten ari dira Zabola inguruan. Bi erreketan ere sekulako sarraskia egiten ari da. Hori erakutsi nahi dugu eta bailara mailara zabaldu", azaldu du Mila Elortza AHT Gelditu Elkarlaneko kideak.


Ateratako argazkiekin erakusketa bat antolatzea da asmoa. Ahalik eta jende gehien biltzea nahi dute. Taldeka banatuko dira eta gune desberdinetan argazkiak aterako dituzte. 10:00etan elkartuko dira guztiak Aramaioko plazan. Debagoieneko AHT Gelditu Elkarlanak ibarreko jendea mobilizatu nahi du protesta horretan parte hartu dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak