Administrazio orokorreko teknikari postua lortzeko azterketa bertan bera behera gelditu zen pasa zen urrian, epaimahaia osatzeko arazoak izan zituztelako. Dagoeneko eratu dute berria eta azterketa eguna ere finkatu dute. Ekainaren 20an izango da proba, Gasteizko UNEDen egoitzan (Pedro Asua kalea 2). Azterketan parte hartu nahi dutenak UNEDen agertu beharko dira 09:00etarako eta nortasun agiria aurkeztu beharko dute . 48 pertsonak eman zuten izena azterketa honetarako.