Adarrots, 2004. urtean sortu zen eta bertsioak eskaintzen hasi ziren, beti ere, euskal folka oinarri zutela.
2009an, Mendebala Folk lehiaketan, talde berri onenaren saria eskuratu zuen; ondoren, Haizekadak diskoa etorri zen. Hain zuzen ere, iazko abenduan kaleratutako lana, barikuan izango da entzungai. Tartean, instrumentu tradizionalak, modernoekin uztartuko dituzte.