Baserri barri egitasmoaren barruan sortu duten kontsumo taldea. Bertako baserritarren eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bilatzen du ekimen honek. Horretaz gain, Miren Begiristain Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Elkarteko kidearen arabera gaur egungo kontsumo ereduaren altenatiba eskaintzen du kontsumo taldeak.
Ekimenaren helburuak dira elikadura ohiturak berreskuratzea, modu osasuntsuan jatea bultzatea eta bitartekariak saihestea.
Ekimenaren aurkezpenean Usurbilgo Usurbiltzen eta Beizamako Uztaro kontsumo kooperatibetako ekoizle zein kontsumitzaileek euren esperientziaren berri eman zuten.