Gurasoek antolatutako tailerrekin hasi zuten festa: graffiti tailerrean, paisaia erraldoi bat margotu zuten horma baten; ponpa erraldoiak egiten ikasi zuten; koloretako aho-zapiekin egindako bolekin koloretako lore handi bat osatu zuten, collage moduan; arroza, alpiste eta globoekin egindako pilotekin malabareak egin zituzten; eta makillaje tailerrean, apain-apain jarri ziren. Tailerrekin bukatutakoan, guztiek parte hartzeko moduko jokoak egin zituzten, argazkiko aulki-jokoa, esaterako.
Afari-merienda eta erromeria
Ikastetxeko jangelan afari-merienda egin zuten gero, herri bertako sagardo, sagar-zuku eta ogiarekin, eta familia bakoitzak etxetik eramandako jakiekin. Gurasoetako batek DJ lanak egin zituen eta, hala, punta-puntako erromeria izan zuten.