60 liburu inguru saldu zituzten bigarren eskuko liburu azokan

Arritxu Barruso 2009ko apirilaren 19a

Apirilaren 23an, eguena, liburuaren eguna ospatuko da. Hori dela eta, Aramaioko gazte talde batek bigarren eskuko liburu azoka antolatu zuen zapatu goizerako.

Azoka, herritarren laguntzari esker egin ahal izan zuten; izan ere aurreko asteetan liburuak batzen jardun dute eta bildutako guztiak, gero, salgai ipini zituzten zapatuan. Liburuak euro baten truke eros zitezkeen eta batutako dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango diotela iragarri dute. 


Azokaren antolatzaileak pozik daude herritarrek erakutsitako interesagatik. Adierazi dute Arbel Eguna izanda giro polita zegoela herriko plazan, eta horrek jendea euren azoka txikira hurbiltzera animatzen zuela. Dena dela, azaldu dute aurten beste urte batzuetan baino liburu gutxiago batu dituztela. Hori horrela salmentak ere txikiagoak izan dira. Guztira, 60 liburu inguru saldu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak