Ingurumen Ministerioak aurkeztutako proiektuaren arabera 46 metro inguruko zutabeak eraiki beharko dira eta 40 metro inguruko zabalera izango duen bidea ireki linea elektrikoa bertan sartzeko.
Aramaioko Udalak ezustean hartu du berria, eskutitz horren bitartez izan dute-eta, lehenengo aldiz, proiektu horren berri. Asier Agirre alkateak azaldu du proiektua "zorakeria" bat iruditzen zaiola. Gaineratu du, hasteko eta behin, ministerioari informazio gehiago exijituko diotela.