Danborralden lan polita zeukaten egiteko: zuhaitzak landatu. Guztira, 40 zuhaitz inguru landatu zituzten: pagoak, gorostiak eta haritzak. Zeregin horretan Udaleko ordezkarien eta Urkiola parkeko monitoreen laguntza izan zuten. Baina atsedenerako tartea ere izan zuten; izan ere, Udaleko ordezkariek hamarretako goxoa eroan zieten ikasleei, egindako lana eskertzeko.
Eguaztenean txikien txanda
Eskolako txikitxoenek, berriz, eguaztenean, martxoak 18, ospatuko dute Zuhaitz Eguna. Kasu horretan, ez dute mendira irteerarik egingo; herrian bertan egingo dituzte landaketak. 09:15ean hasiko dute euren lana eta eskulanak ere egingo dituzte Zuhaitz Eguna ospatzeko.