32.000 euro Udalari hirigintzarako

Mirari Altube Arrese 2008ko ira. 1a, 12:51
Arabako Foru Aldundiak 250.000 euro bideratu ditu legediak exijitzen dituen hirigintza planak garatzen laguntzeko. Arabako 20 udalerrik jaso dituzte laguntzok, tartean, Aramaiok. Diru kopururik handienetakoa jaso du Aramaiok, 32.000 euro, hain zuzen.

Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatu Alfredo de Miguelek agintaldi hasieran agindutako moduan bideratu dituzte laguntzok, hirigintza gaiek esaktzen dituzten administrazio lanak burutzeko, hain zuzen. Aldundiko arduradunek badakite hirigintza gaiak bideratzea ez dela samurra izaten askotan, eta sarritan, garesitak ere badirela, batez ere, herri txikien kasuan. Horregatik, aholkularitza lana egiten dabil Aldundia, kontu tekniko eta juridikoen kasuan, lan jakinetan langileen kontratazioa bere gain hartu du, eta orain, 250.000 euro bideratu ditu. Diru horrekin hiri ordenakuntzarako plan nagusien erredakzioa egiteko laguntza kontratatu beharko dute Udalek, baita ingurumen eraginari buruzko ebaluaketa egiteko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak