Baldintzak
Argazkien gaia librea da, baina ezinbestean Aramaiorekin zerikusia izan beharko dute: ingurumen naturala, soziala edo artistikoa, eraikinak, ohiturak, jaiak...
Partaide bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Argazki bakoitzari izenburua eta atera zeneko data ipini behar zaio. Betiere, argazkiek lehenago argitaratu gabekoak eta saritu gabekoak izan behar dute; koloretakoak zein zuri-beltzekoak izan daitezke, baina paperean aurkeztu beharko dira. Neurriak gutxienez 18x24 zentimetrokoa izan behar du.
Argazkiak bi lekutan aurkez daitezke: udaletxean eta kultura etxean. Horretarako azken eguna urriaren 31 da.
Sariak
Guztira bost sari banatuko dira. Hasteko eta behin, irabazle nagusi bat aukeratuko da eta hark 200 euroko saria eroango du. Horrez gain, lau kategoria bereiziko dira: neguko, udaberriko, udako eta udazkeneko argazki onenak. Kategoria bakoitzeko irabazleak 100 euro irabaziko ditu.