2009rako aurrekontua onartzea, atzeratuta

Arritxu Barruso 2009ko otsailaren 6a

2009a hasi dugu, baina, urte honetarako udal aurrekontuak itxaron egin beharko du. Udal Gobernuak azaldu du 2008ko aurrekontua luzatu egin dutela.

Hau da, oraindik ere joan den urteko aurrekontutik geratutako diruarekin ari dira lanean. "Arazo bakarra da inbertsioak egiteko orduan ezin dugula 2008ko partidatik dirurik hartu. Gainontzean, ez dago inolako arazorik", azaldu du alkateak.


Idazkariak eta arkitektoak pasa den astean utzi zuten udaletxea eta kontularia ere berria da. Hori izan da atzerapenaren arrazoietako bat. Bestetik, Udal Gobernuak azaldu du 2009an inbertsio garrantzitsuak egingo dituztela eta aurrekontua ondo landu nahi dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak