2008ko jaiek badaukate kartela dagoeneko

Arritxu Barruso 2008ko eka. 13a, 11:03
Herriko jaiak gero eta gertuago daude eta Jai batzordea buru belarri dabil lanean guztia prestatzen. Jaietako kartel lehiaketako irabazleen izenak ere eman dituzte ezagutzera aste honetan. Belen Agirreren lana da aurtengo jaietako egitasmoaren azalerako aukeratu duten marrazkia.

Gaztetxoen kategorian, berriz, Maider Gardokik irabazi du saria. Bere marrazkia egitarauaren barruan joango da, zerrendan ondoren gelditu diren beste hiru gazteren marrazkiekin batera.
Aurtengoa, baina, ez da Belen Agirrek irabazten duen lehenengo kartel leihaketa. Izan ere, orain dela bost urteko jaietako kartela ere berak egindakoa izan zen. Agirre irakaslea da baina bere denbora librean ordenagailuan diseinu lanak egitea gustatzen zaio. "Ez naiz profesionala. Freehand eta Photoshop programak erabili ditut kartela egiteko. Nire lanagatik noizean behin erabili behar izaten ditut programok, baina zaletasuna da gehiago" azaldu digu Belen Agirrek.

Parte hartze txikia

Guztira 43 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara. Jai batzordetik azaldu dute, baina, helduen kategorian oso jende gutxik hartu duela parte. Horregatik, datorren urterako jendea animatu nahi dute lehiaketan parte hartzera.
Gaztetxoak, ordea, zintzoagoak izan dira eta lan ugari aurkeztu dituzte. Taldeka ere aurkeztu dituzte marrazkian. Eskolako hiru, lau eta bost urteko gelek, esaterako, taldean egin dute kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak