Gazte lokala zabaltzeko, baina, gazteekin eta gurasoekin zenbait akordio lortu nahi ditu. Udalaren asmoa da batzorde bat eratzea; batzorde horretan, gazteen, gurasoen eta Udalaren ordezkariak egongo lirateke eta bertan zehaztuko lirateke gazte lokalaren erabilpena eta jarraitu beharreko arauak. Horrelakorik lortu ezean gazte lokalak itxita jarraituko duela azaldu du Udalak. Hori horrela, 14 eta 18 urte bitarteko gazte eta gurasoekin bilera egingo du Udalak datorren eguena, hilak 12, osoko bilkuren aretoan, 19:00etan. Gazte lokalaz gain, aisialdiaren inguruan ere hitz egingo dute eguaztenean; izan ere, gazteen aisialdia antolatzeko haien iritzia jakin nahi du Udalak.