Kiroldegia birmoldatu egin nahi du Udalak, zerbitzuak hobetzeko

Ubane Madera 2006ko aza. 24a, 10:10
Kiroldegiak dituen hiru solairuetan egin nahi ditu Udalak aldaketak, orain libre dagoen edo erabiltzen ez den espazioa hobeto aprobetxatzeko, zerbitzu berriekin.

Solairuz solairu aztertuz gero, behekoan egin nahi dituzten berritasunak dira: oraingo bulegoa lekuz aldatu eta sarreran ipini; aldagelak berritu eta baita komunak ere. Horrez gainera, batzarrak egiteko gela bat ere sortu nahi dute.

Lehen solairuari dagokionez, dutxadun aldagela berriak egin nahi dituzte han. Eta gimnasio baterako gunea egokitu. Gimnasio hori bi zatitan banatzea aurreikusi du Udalak: muskulazio gela batean eta makinen gela bestean.

Bukatzeko, bigarren solairuan, aerobik edo bestelako gimnasia motaren bat egiteko gunea egokitzea da asmoa. Orain bulegoak daude solairu horretan, baina apenas erabiltzen dira.

Eta eraikinean igogailua ere ipini nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak